Hemen zaude:

Hastapen

»

Legezko abisua

Legezko abisua

Print Friendly, PDF & Email

RED.ES web orriak erabiltzeko baldintza orokorrak

Honako legezko abisu honek (http://www.red.es) webgunean sartzeko eta erabiltzeko baldintza orokorrak jasotzen ditu, aurrerantzean "webgunea" izango da eta titularra Red.es da. Industria, Turismo eta Merkataritza ministerioaren Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearentzako Estatu Idazkaritzari atxikituta dagoen erakunde publikoa da, helbide soziala Manuel Gómez Moreno plaza z/g da, Edificio Bronce, 28020 Madril eta IFZ: Q-2891006-E, Zerga, Administrazio eta Orden Sozialeko neurriei buruzko abenduaren 29ko 14/2000 legearen 55. artikuluaren arabera sortua.

Webgunea erabiltzeak esan nahi du baldintza hauek argitaratutako bertsioan eta bere osotasunean onartzen direla erabiltzailea erabiltzen hasten den unean bertan, webgunearen zerbitzu zehatz batzuei aplikatu daitezkeen baldintza partikularrak alde batera utzirik..

Orriaren edukien gain jabetza intelektuala eta industriala

Webgunea osatzen duten elementu guztien, eta egituraren, diseinuaren eta iturri-kodearen titulartasuna Red.es-ek du eta jabetza intelektual eta industrialaren araudiaren babesa du.

Ezingo da webgunearen edo bere elementuen erreprodukziorik, aldaketarik, banaketarik edo komunikazio publikorik egin Red.es-ek idatziz eta aldez aurretik baimena eman ezean.

Webgunearen erabiltzaileak edukien erabilpen pribatua eta pertsonala baino ezin izango dute egin.

Guztiz debekatuta dago webgunea edo bere elementuren bat merkataritza helburuekin edo legez kontra erabiltzea.

Red.es-ek ez ditu bere gain hartuko webgunearen edukiak hirugarrenek erabiltzearen ondorioak eta dagozkion ekintza zibil edo penal guztiak erabili ahal izango ditu erabiltzaileak arau hauek hautsiz gero.

Izaera pertsonala duten datuen babesa

Red.es webgunearen erabiltzaileek emandako izaera pertsonaleko datuekin sortutako datu fitxategien erakunde erantzulea da.

Izaera pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, Red.es-ek sekretua betetzeko konpromisoa hartzen du izaera pertsonaleko datuei dagokienez eta baita isilpekotasunez erabiltzeko beharrari dagokionez ere. Hau honela izan dadin beharrezko neurriak hartuko ditu baimenik gabeko aldaketarik, galerarik, tratamendurik edo sarbiderik izan ez dadin.

Datu pertsonalak jasotzearen eta tratamendu automatizatua ematearen helburua erabiltzaileari zerbitzuak kudeatzea, laguntzea, handiagotzea eta hobetzea da, lan eskaeretan eta lizitazio prozeduretan emandako informazioa kudeatzea eta erabiltzaileek egindako galderei jarraipena egitea da.

Erabiltzaileak uneoro ondoko eskubideak izango ditu: sartzeko, zuzentzeko, bertan behera uzteko edo aurka egiteko; beti ere idatzia eginez Red.es-en izenean eta N.A.N.ren kopiarekin batera.

"Cookies"

Red.es webguneak "cookies"-ak erabiltzen ditu (informazio artxibo txikiak dira, Red.es-en zerbitzariak ordenagailuari bidaltzen dizkio eta horren bitartez orrira sartzen da) nahitaez ondo funtzionatzeko eta erabiltzaileak webgunea ondo ikuskatu dezan.

Webgunean erabilitako "cookies"-ek edonola ere behin-behineko izaera dute eta erabiltzailearen saioa amaitzean desagertzen dira. "cookies"-ak ez dira inoiz erabiliko izaera pertsonaleko informazioa eskuratzeko.

Aldaketak

Webgunearen zerbitzuak hobetzeko Red.es-ek eskubidea du edozein unetan eta erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi gabe, webgunearen aurkezpena, konfigurazioa, azalpen teknikoak eta zerbitzuak aldatzeko alde bakarreko erabakiz.

Era berean, edozein unetan erabiltze-baldintza hauek aldatzeko eskubidea du, baita bestelako baldintza partikularrak aldatzeko eskubidea ere.

Erantzukizuna baztertzea

Red.es-ek ez du erantzukizunik webguneak izan ditzakeen behin-behineko akats tipografikoak, formalak edo zenbakikoak gertatuz gero, eta bertako informazioa zehatza ez bada ere ez.

Hiperestekak

Red.es webgunean dauden hiperestekek hirugarren web orrietara bideratu daitezke. Red.es-ek ez du inolako erantzukizunik hartzen web orri horietan dauden edukien, informazioaren edo zerbitzuen gain, eta informazio izaera baino ez dute izango eta inola ere ez du esan nahi harremana dagoenik Red.es-en eta web orri horietan dauden edukien titular erakundeen edo pertsonen artean.