Adierazle-arloa - IKT sektoreko datuak
Arlo honetako lan nagusiak ondokoak dira:
- Informazioaren gizarteari buruzko adierazleak eta datuak laburtu, sektoreka egituratuta daudenak, informazio-iturrien arabera, baita eEurope adierazleen atal berezia ere. Txosten bereziak egiteko ardura duen arloa da baita ere, erakunde eta botere publikoei aholkuak emateko informazioaren gizartea ezartzeari buruz Espainian eta EBn.
- Informazioaren gizarteari buruzko informazio-iturriak (nazionalak eta nazioartekoak) sortu, bildu eta koordinatu. Informazioaren gizarteari buruzko adierazleen argitalpena txosten berezien bitartez eta adierazleen Datu basea eguneratzea gure web orrian.
- Informazioaren Teknologien Sektorearen azterketa zerbitzua (ITSAZ).
- Informazioaren gizartearen kalitateko informazioaz hornitu eta informazioa ustiatu.
- Informazioaren gizartea modu bakar batean neurtzeko proposamena egin.
Ikerketa arloa
- Arlo honek ikerketak egiten ditu eta Espainian informazioaren gizartearen garapena aztertzen du, etxeetan eta hiritarren artean, enpresetan eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia sektorean. Horien artean:
- ONTSIren dokumentu kudeaketa
Koordinazio arloa
- Arlo honen ardura informazioaren gizartea aztertzen eta ikertzen duten organismoekin erakunde harremanak ezartzea da, gizartearen lerrodurak jarraituz. G. de RR.II.
- Arlo honen proiektu nagusien artean Behatoki Sareadago.
- Behatokiaren barne kudeaketa lanak.
- ONTSIren web orriaren kudeaketa.
- Informazioaren gizarteari buruzko azterketa estrategiko eta puntualak.
Proiektuen jarraipena egiteko arloa
- Arlo honen ardura Informazioaren Gizartearen Sustapen programak jarraitzea eta ebaluatzea da, red.es-ek ondokoak lortzeko abiarazten dituenak:
- Red.es-ek garatutako Programak abiarazi ondoren jarraipenaren informazioa eman Avanza Planeko jarraipen eta ebaluazio bulegoari.
- Red.es-ek burututako Programen eragina ebaluatu Informazioaren Gizartea garatzeko.