El Red.es erakundearen estatutuen 21.1 artikuluakONTSIren funtziotzat ondokoak ezartzen ditu:
- Azterketak egitea eta Administrazioak garatutako politiken jarraipena egitea telekomunikazioen eta Informazioaren gizartearen arloan, baita horien eboluzioa ere, erreferentzi-markoa hobetzeko eta zabaltzeko.
- Txostenak egitea eta proposamenak burutzea Espainian telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen bideragarritasunean eta garapenean.
- Kudeaketa lanabesak sortu eta kudeatu telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen mugak gainditzeko eta eraginkortasuna gehitzeko eta hiritar gehienak horietara sartzeko aukera izateko.
- Telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen garapena eta eboluzioa aintzat hartu enpresa arloan, eta horiei buruz urteroko txostena egin, eta hori egiteko beharrezko estatistika informazioa eskura izango da.
- Telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen garapen-adierazleak lantzea eta, oro har, Espainian telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen sektorearen neurri azterketa.
- Telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen garapenaren jarraipena eta nazioartean ekimen nagusien azterketa.
- Aurrekoekin lotura izan dezakeen beste edozein.